XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez zaitu inork jo.

Erori egin zara.

- Erori? Noiz? Non?

- Telefonoz deitu duzun lekuan.

Neri deitu didazu.

Erortzen sentitu zaitut.

Telefonoz.

- Zuri deitu dizut? -polliki irribarre egin zuen.

Beti eskura, ezta, adiskide?

Zer ordu da?

- Ordubata joa.

- Non da Eileen?

-Ohera joana.

Gaizki pasa du.

Horretaz pentsatzen geratu zen isilik.

Begietan pena nabari zuen garbi.

- Zerbait egin... -isildu eta uzkurtu zen.

- Nik dakidala ez duzu ukitu.

Hori jakin nahi baduzu.

Kanpoan hara eta hona ibili, eta hesi ondoan konortea galdu besterik ez duzu egin.

Ez hitz egin.

Egin lo.

- Lo -esan zuen ahots isilez poliki, haur batek ikasgaia errezitatzen duen bezala.

Eta hori zer da?

- Pastila batek lagunduko dizu beharbada.

Ba al dituzu?

- Kajoian. Mesanotxean.

Ireki eta plastikozko botilatxo bat aurkitu nuen, barruan kapsula gorriak zituena.

Seconal, miligramo 1. Loring Doktoreak aginduak.

Loring Doktore atsegin horrek.

Roger Waderen emaztearentzako errezeta.

Haietako bi atera nituen, botilatxoa bere lekuan utzi eta baso bat ur bete nuen mesanotxeko termo batetik.

Hark hura hartu, ur piska bat edan eta sabaira begira geratu zen.

Denbora aurrera joan zen.

Aulki batean eseri eta hura zaintzen geratu nintzen.

Ez zuen ematen logalea sartzen zitzaionik.

Gero poliki mintzatuz esan zuen:

- Zerbait gogoratu zait. Mesede bat egidazu, (...)